Skip to main content

Kooperatiba bat gara

Hiru balio nagusiren gainean egiten dugu lan: produktu artisaua eta kalitatezkoa, laneko baldintza duinak eta gure kultura eta herriarekiko konpromisoa.

Ondo egindako
pizza bat.

Hain sinplea eta hain konplexua, aldi berean. Irina, ama-orea, baratzeko produktuak, gazta.

Horiek lantzeko eskuak, eta ondo janaz gozatu, ikasi, eta pertsonen arteko harremanak lantzeko ametsa. Horrela hasten da gure proiektuaren istorioa. Gure kide batek, 2005ean, Kaliforniako Berkeley-ko Cheeseboard proiektua ezagutu zuen unean.

Arizmendi kooperatiba sareko kide den proiektua. Kalifornian, Estatu Batuetan alegia, Arizmendi? Bai, eta ez alferrik: Arizmendiarreta eta euskal kooperatibismoari egindako omenaldia da amerikar hauek beren ekimenari izen hori jartzearen arrazoia. Ameriketan aitzindaria den negozio eredua, pizzagintza eraldatzen saiatzen ari dena. Baita lortzen ere:  1970. Hamarkadan abiatzen den egitasmo honek, egun, sei pizzadenda eta okindegi ditu zabalik San Francisco Badia inguruan. Arrakastaren gakoa hau: ondo egindako lana, kolektiboki, kooperatiboki. Balioak eta emaitzak elkarren kontra ez dauden froga.

Enpresa filosofia,
auzoarekin bat

Honela iritsi da Arizmendi proiektua bera inspiratu duen munduko txoko honetara, Euskal Herrira. Donostiako Tabakaleran lau urte bete berri dituen pizza kooperatibak harrera bikaina izan du euskalerritarren artean ere. Pizzarekin batera, ama oreaz egindako ogia, etxean prestatutako gozoak, eguneko platerak eta ardo naturalak ere eskaintzen ditugu. Ekimenak, katerinak, eta plater bereziak ere bai. Beti gaude irekita talde, kolektibo eta elkarteekin elkarlanerako.

Pizza Donostia
pizzeria egia
pizzerias donostia

Bertakoa, gertukoak,
desberdinak

Gure taldearentzat, etengabe ikastea da helburu nagusia. Ikasi, egiten dugun horretatik. Eta, ikasi, gure bezeroengandik. Etxerako pizzak edo bertan jatekoak, ardo natural batekin lagunduta. Hau guztia kultura da. Gure way of life. Goza dezagun, beraz, elkarrekin, daukagunaz, eta sortuko dugunaz. On egin !