722 13 30 26 telefonora deituta (whatssappa ere badugu!)
ORDUTEGIA
Eguerdian: 13.00-15.30 (astelehenetik larunbatera)
Iluntzean: 19.00-22.00 (asteazken eta ostegun) eta 19.00-22.30 (ostiral eta larunbat)
722 13 30 26 telefonora deituta (whatssappa ere badugu!)
ORDUTEGIA
Eguerdian: 13.00-15.30 (astelehenetik larunbatera)
Iluntzean: 19.00-22.00 (asteazken eta ostegun) eta 19.00-22.30 (ostiral eta larunbat)
Arizmendi kooperatiba sareko kide den proiektua.
Kalifornian, Estatu Batuetan alegia, Arizmendi? Bai, eta ez alferrik: Arizmendiarreta eta euskal kooperatibismoari egindako omenaldia da amerikar hauek beren ekimenari izen hori jartzearen arrazoia. Ameriketan aitzandaria den negozio eredua, pizzagintza eraldatzen saiatzen ari dena. Baita lortzen ere: 1970. Hamarkadan abiatzen den egitasmo honek, egun, sei pizzadenda eta okindegi ditu zabalik San Francisco Badia inguruan. Arrakastaren gakoa hau: ondo egindako lana, kolektiboki, kooperatiboki. Balioak eta emaitzak elkarren kontra ez dauden froga.
“Pizza on bat gustura egitea, produktuan arreta jartzea, bere osagai guztiekin, mimoz eta ondo egiteko behar den denbora hartuta, eta hori guztia filosofia kooperatibo eta kolektibo batekin egitea. Horra Arizmendi proiektuaren arrakastaren zergatia”.
Xabi, Arizmendiko langilea.
Gure taldearentzat, etengabe ikastea da helburu nagusia. Ikasi, egiten dugun horretatik. Eta, ikasi, gure bezeroengandik. Etxerako pizzak edo bertan jatekoak, ardo natural batekin lagunduta. Hau guztia kultura da. Gure way of life. Goza dezagun, beraz, elkarrekin, daukagunaz, eta sortuko dugunaz. On egin !
TABA ESPAZIOA (TABAKALERA ERAIKINEAN)
Nestor Basterretxea Plaza 1,
20012 Donostia-San SebastiánT. 722 133 026